Mikel Laboari dagokion Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jaso dute gaur arratsean haren senitartekoek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jargi aretoan egin den ekitaldi ofizialean. Laboaren alargun Mari Sol Bastida eta seme-alaba Agurtzane eta Izaro Laboaz gain, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak hartu dute parte ekitaldian, erakundeen ordezkari gisa. Laboa hil aurretik iragarri zuen Aldundiak Urrezko Domina emango ziola, gaur. Laboa hil zenean, domina familiari ematea erabaki zuen Aldundiak.
Ekitaldia 19:00etan hasi da, Mikel Laboaren hitzak eta musika jasotzen dituen zazpi minutuko bideo lan baten emanaldiarekin. Bernardo Atxagak Laboaren laudorioa irakurri du gero, eta Iñaki Salvador eta Josetxo Silguerok hainbat doinu eman dituzte. Horien ondoren jaso du domina Mikel Laboaren familiak.
Internetez jarraitzeko aukera
Gonbitik gabe ezin izan da sartu ekitaldia egingo den aretora, baina ekitaldia Interneten bidez zuzenean ikusteko aukera izan da, hemen.
KulTURA
Mikel Laboari dagokion Urrezko Domina jaso du gaur familiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dio saria. Atxagak, Salvadorrek eta Silguerok parte hartu dute, familiako kideez eta erakundeetako ordezkariez gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu