kultura

Mikel Zubeldiak eta Arrate Egañak irabazi dituzte Donostia Hiriko euskarazko lanak

2012ko otsailaren 25a
16:33
Entzun

Donostia Hiriko euskarazko ipuinaren lehiaketan Mikel Zubeldia izan da irabazlea, Marlboro Gizona lanarekin, eta euskarazko antzerkikoan Arrate Egaña, Egia-rekin.

Euskarazko ipuinaren lehiaketara 56 lan aurkeztu dituzte. Iñaki Aldekoa, Miren Azkarate, Enkarni Genua, Jon Kortazar eta Maria Jose Olaziregik osatu dute epaimahaia. Zubeldiak hamar mila euro eta garaikurra jasoko ditu.

Euskarazko antzerkiko sariketan hamasei lan izan dira. Epaimahaikideak: Aurelia Arkotxa, Imanol Elias, Daniel Landart, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Egañari hogei mila euro eta garaikurra emango dizkiote.

Gaztelaniazko ipuineko irabazlea Juan Jesus Fernandez de Retana izan da eta antzerkikoa Oscar Sanz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.