Miren Amuriza (Berriz, Bizkaia; 19 urte) izan zen atzo arratsaldean irabazle Gasteizen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren saioan eta, hala, finalerdietako bigarren itzuliko txartela lortu du. "Oraindik ez dut sinesten", adierazi du gaur, Euskadi Irratian. "Unai Iturriaga eta Xabi Paya-eta ere ondo ari zirela uste nuen, baina... Egun kontua izaten da hau".
Hilaren 21ean ariko da hurrena, Gernika-Lumon (Bizkaia). Final-laurdenetan ere bere saioan garaile izan zen Amuriza.
Hala ere, ez du uste abenduaren 13an finaleko partaideetakoa izango denik. "Ez dut neure burua ikusten han". Xabier Amuriza bertsolariaren alaba da.
Larunbatean Maialen Lujanbio nagusitu zen, eta txapelketan Donostian kantatuko da hurrena, hilaren 29an.
Atzoko puntuazioa
1. Miren Amuriza. 655,5 puntu.
2. Iñaki Zelaia. 643,5.
3. Arkaitz Estiballes. 630,5.
4. Unai Iturriaga. 626.
5. Xabi Paya. 616.
6. Maddalen Arzallus. 588.
Orain arteko sailkapena
Saioetako irabazleak
Maialen Lujanbio. 708,5 puntu (Bergarako irabazlea). Sailkatuta dago bigarren itzulira.
Miren Amuriza. 655,5 puntu (Gasteizko irabazlea). Sailkatuta dago bigarren itzulira.
Besteen puntuazioa
1. Aitor Mendiluze. 680 puntu.
2. Beñat Gaztelumendi. 644,5.
3. Iñaki Zelaia. 643,5.
4. Arkaitz Estiballes. 630,5.
5. Unai Iturriaga. 626.
6. Jon Martin. 619.
7. Xabi Paya. 616.
8. Etxahun Lekue. 608,5.
9. Fredi Paia. 596.
10. Maddalen Arzallus. 588.
Lehen itzuliko azken bi saioak asteburuan
Larunbata, Tolosa. Igor Elortza, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi. 17:30, Usabal kiroldegia.
Igandea, Hendaia. Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Onintza Enbeita. 17:30, Beltzenia pilotalekua.
Lehen itzuliko azken seiak ez dira sailkatuko bigarrengora
Asteburuon eta datorren astean Tolosan eta Hendaian jokatuko dituzten saioekin bukatuko da finalerdien lehen itzulia. Puntuaketarik baxuena izango duten sei bertsolariak ez dira ariko bigarrengoan.
Bigarren itzulira, lehen itzuliko lau saioetan saioa irabazten dutenak zuzenean pasatuko dira, eta gainontzeko 14ak puntuazioaren arabera. Gernika-Lumon, Iruñean eta Donostian ariko dira bigarren bueltan eta finalera sailkatuko diren zazpi bertsolariak puntuaziorik altuena lortuko dutenak izango dira. Egaña egungo txapelduna denez, finalera zuzenean sailkatuta dago.
Abenduaren 13an izango da finala, Barakaldon, BECen.
bertsolaritza
Miren Amuriza: "Oraindik ez dut sinesten"
Atzo Gasteizen irabazi ondoren, finalaurrekoetako bigarren itzulira sailkatu da. Hilaren 21eko saioan ariko da, Gernika-Lumon. Lehen itzuliko azkeneko bi saioak, larunbatean Tolosan eta igandean Hendaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu