Musika. BIG BOB RAILROAD & MOJO HAND

Mojo Workin' jaialdiaren aldeko festa

Non: Kutxa Kulturterrazan, Tabakaleran (Donostia). Noiz: ostiralean, 20:30ean.

2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osasun larrialdiak ekarritako geldialdia tarteko, musika beltzean ardaztutako Mojo Workin' jaialdiak ere bertan behera utzi behar izan du aurtengo prestatua zuen programazioa, eta egoera are zailagoan gelditu da hala aurrez ere egoera zailean zen egitasmo hori.

Hura babestu eta musika beltzaren eszena berreskuratzeko asmoz, bi kontzertuko saioa antolatu dute ostiralerako, 75 lagunentzako lekuarekin. Big Bob Railroad izango da parte hartuko duen lehen taldea; blues eta folk iparramerikarraren eremuan kokatutako proiektua da, Donostian sortua eta bikote akustikoan ondua.

Mojo Hand helduko da ondotik, Donostiako taldea hori ere. 2016an hasi zuen bidea, eta blues kantari klasikoen (Freddie King, Johnny Guitar Watson, Frankie Miller) eta beraien piezaz osatzen dituzte emanaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.