Irudia.Iruñea
MOLA JENERALA, PANTAILA HANDIRA
Iruñeko Ziudadelako arma aretoan bandera errepublikarra zintzilik zegoen atzo, 1936ko kolpearen aurreko egunetan Franco, Sanjurjo eta Mola jeneralen bilerak girotzeko. Pedro Olea zinemagilea La conspiración filma grabatzen hasi zen atzo Iruñean,Elias Kerejetaren gidoiarekin. Mola jenerala da filmaren ardatza. Astebetez Iruñean grabatzen ariko dira, eta Lizarrara zein Iratxeko monasteriora joango dira gero. ETB, TVE eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du proiektuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu