Literatura

Munduko Poesia Kaierak bilduma jarri du abian Susa argitaletxeak

Beñat Sarasolak zuzenduta, urtero sei poetaren antologiak eskainiko ditu, euskarara itzuliak.

Juan Luis Zabala
2013ko abenduaren 2a
14:51
Entzun

Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bilduma jarri du abian, mundo osoko poeten lanak euskaratu eta euskal irakurleari aurkezteko asmoz sortua. Beñat Sarasola idazle eta literatur kritikariak koordinatuko du bilduma.

Bildumako lehen liburua 0 ale gisako bat da, bildumako sei lehen poeten lanen itzulpenen lagin bana jasoz osatua. Honako hauek dira zehazki poeta horiek:

-  Georg Trakl (Austria, 1887-1914), Anton Garikanok alemanetik itzulia.
- Maria Merce Marçal (Herrialde Katalanak, 1952-1998), Itxaro Bordak katalanetik itzulia.
- Aime Cesaire (Martinika, 1913-2008), Iñigo Aranbarrik frantsesetik itzulia.
- Carlos Drummond Andrade (Brasil, 1902-1987), Koldo Izagirrek portugesetik itzulia.
- Emily Dickinson (AEB, 1830-1886), Angel Errok ingelesetik itzulia.
- Miguel Hernandez (Espainia, 1910-1942), Josu Landak espainieratik itzulia.

Trakl, Marçal eta Cesaireren antologiak 2014ko apirilean kaleratuko ditu Susak;  Drummond Andrade, Dickinson eta Hernandezenak, 2014ko azaroan.

Urtero sei liburu kaleratuko ditu Susak Munduko Poesia Kaierak bilduman. Liburuak banaka 10 euroan erosi ahal izango dira, baina harpidetza bidez liburu guztiak jaso ahal izango dira urteko 40 euro ordainduta.

Liburu bakoitzak egilearen 1.700 inguru bertso lerroko antologia bat jasoko du, Beñat Sarasolaren sarrera labur batekin, dena 64 orrialdetan bilduta.

Informazio gehiago: Kaierak.com
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.