MUSIKA

Muse BBK Live jaialdian izango da

Uztailaren 9tik 11ra bitartean egingo dute jaialdia datorren urtean, eta Ingalaterrako taldea da iragarri duten aurrenekoa.

Matthew Bellamy Museko kidea, Alemanian eginiko kontzertu batean. THOMAS FREY / EFE
2014ko azaroaren 11
12:09
Entzun 00:00:0000:00:00

1994an sortu zen taldea, Teignmouthen; Matthew Bellamyk, Christopher Wolstenholmek eta Dominic Howardek osatzen dute taldea.

Bestalde, jaialdiaren antolatzaileek gogorarazi dute hiru egunetarako sarrera erosteko aukera ostiralean 09:00etan amaituko dela. 96 euroan eros daiteke sarrera hori. Kutxabankeko bezeroek 15 euroko deskontua izango dute entitate horren bidez erositako lehen 500 bonuen artean, eta gaur 16:00etatik aurrera aktibatuko dute deskontu hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.