MUSIKA. Argitaratu berriak.

2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
SUFJAN STEVENS

'THE AGE OF ADZ'

NEW JERUSALEM MUSIC

Bati baino gehiagori kontrako eztarritik sartu zaio Sufjan Stevensen atrebentzia elektronikoa. Eztabaida pizten duten lan horietako bat da: handinahikeriak jotako adreilu jasanezina —25 minutuko suite batek ixten du diskoa— ala jeinuen apetaren eskura bakarrik dagoen lan askea? Maitatu ala gorrotatu, erdibideko jarrerarik onartzen ez duen diskoa da. Hala ere, ez da zaila geruza elektronikoaren azpian Illinois eta Michigangoraipatuak egin zituen egile berbera aurkitzea (Get real get right), koru eta orkestrazio barrokoetarako joera duena (The age of Adz) eta melodia biluzi batekin harrapatzen zaituena (Vesuvius).JON ESKISABEL

AGENT RIBBONS

'CHATEAU CRONE'

ACUARELA

Kaliforniako talde honen bigarren diskoa riot-girl mugimenduari eta apaindura handirik gabeko rock zikinari gorazarre eginez hasten da (I'm Alright). Edo hori ematen du. Grey Gardens delikatua hasi bezain pronto folk bihurriaren eremuan gaudela pentsatzen baitugu. I'll Let You Be My Baby-k gerra arteko Europara garamatza, kabaret zaharren girora... Chateau Crone sailkatzeko zailtasun handiak aurkituko ditu entzuleak, beste usain batzuk ere badituelako lan txukunhonek: Broadwayko melodiak (I Was Born To Sing Sad Songs), 50eko hamarkadako standarrak (Oh La La)… Txikia, bitxia eta entretenigarria.MIKEL LIZARRALDE

THE GO!TEAM

'ROLLING BLACKOUTS'

MEMPHIS INDUSTRIES

Belgikar hauek 2005ean zuzenean ikusi nituenean mundua jango zutela iruditu zitzaidan. Sei urte igaro dira, baina ez da horrelakorik gertatu, eta egia esan, hiru disko kaleratu eta gero apur bat aspertu egiten naute haien kantuek. Nerabezaroan entzuteko musika izan daiteke The Go!Team-ena, alaia eta jostagarria, baina nire adinean ez dira horren erraz entzuten, zahartzen ari naizen seinale. Hala ere, beti bezain dibertigarriak izan daitezke, ez baduzu gainazaletik harago doan ezer bilatzen behintzat. Beast Coast edo Deerhoof taldeetako musikarien laguntza izateak ez ditu salbatuko. ARKAITZ VILLAR
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.