GENUINE NEGRO JIG
'CAROLINA CHOCOLATE DROPS'
NONESUCH
Bluegrass, old time musikak, bluesak etagospelak bat egiten duten esparruan lan egiten du Ipar Karolinako hirukoak. Banjoak, fiiddle, kazoo, hezurrak —koilaren moduan erabiliak— eta AEBetako hegoaldeko herri musikan oinarrizkoak gertatzen diren beste hainbat tresna umil dira nagusi taldearen bosgarren honetan ere. Disko freskoa, non agerian geratzen diren ipar amerikar musikaren erroak. Adi Rhianon Gides gaztearen ahotsarekin, entzun bestela, zeltar baladen kutsu izugarria duen Reynadine bikaina. Ez da harritzekoa Folk Roots aldizkariko kritikariek urteko diskorik hoberenetakoen zerrendan jartzea.ANDONI TOLOSA
THE CAVALCADE
'MANY MOONS'
PEBBLE RECORDS
EP pare batekin estreinatu ondoren, Prestongoko (AEB) bikoteak lehen disko luzean kantu zahar eta berriak bildu ditu, oinarri klasikoko indie-pop bilduma osatzeko. Many Moons-en Felt eta Belle & Sebastianen ahaireak antzeman daitezke, baina batik bat Sarah Recordseko taldeen eragina. Kantu soilak dira, gitarra garbi eta ahots sentikorrez josiak. Eta agian denak segidan entzunda errepikakorrak suerta daitezkeen arren —tonua ez da ia aldatzen disko guztian—, badira horien artean gogoan iltzatuta gelditzen direnak, Meet You in The Rain disdiratsua eta Ghost of This Town kasu. MIKEL LIZARRALDE
JUNIP
'FIELDS'
CITY SLANG
Jose Gonzalezek bakarlari moduan bere ibilbidea hasi aurretik, betiko lagunekin osatu zuen Junip. Pop sofistikatu eta modernoena egiten duen taldea da. Hainbat urtetan ixilik egon eta gero, Fields da hirukoaren lehen estudioko diskoa. Gonzalezen abesteko moduaren zigiluaren babesarekin, disko dotorea osatu dute, paisaia zinematografikoz betetakoa. Bilbon otsailean aurkeztuko dute; ez galdu zuzenean ikusteko aukera, honelakoak bizitzan behin gertatzen dira. Kanpoan euria egiten duen bitartean, gustura entzuten da disko hau, berotasuna emango dizu. Diskoak erosten jarraitzeko aitzakia aparta. ARKAITZ VILLAR
MUSIKA. Argitaratu berriak.
MUSIKA. Argitaratu berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu