HULA BABY
anaiak taberna (Bilbo). bihar, 20:30ean. doan.
ibu hots taberna (gasteiz). etzi, 20:30ean. 6 euro.
Sonics, Hi-Risers, Neanderthals, Kaisers eta beste zenbait surf eta rock-and-roll talderen kantuak gaztelaniara moldaturik ematen ditu Hula Baby laukoteak, umorez eta ondo pasatzeko beste helbururik ez duela. No voy a bajar disko berria aurkeztuko du Valladolideko (Espainia) taldeak.
bob marley day
kafe antzokia (Bilbo). bihar, 21:00ean. doan.
movie aretoa (iruñea). etzi, 21:30ean.
Bob Marleyren jaiotzaren urtemuga dela eta —66 urte egingo zituen datorren igandean— haren omenezko ekitaldiak antolatu dituzte mundu osoko hainbat hiritan. Bilboko emanaldian, Jahsta Reggae Band, La Tribu Selektahs, Novato & Mad Muasel & Manny Lion & Chete ariko dira. Iruñean, berriz, Jahsta Reggae Band, La Tribu Selektahs eta Jarel Babel.
duquende
barakaldo antzokia bihar, 23:00ean.
hegoalde zentroa (gasteiz) etzi, 20:03ean.
Gaur egungo flamenkoaren proposamen heterodoxoetako bat aurkeztuko du Duquende abeslari katalanak (Sabadell, 1965) Barakaldon eta Gasteizen. Alboan Chicuelo gitarrista izango du. Paco de Luciaren taldeko kide izan da Duquende azken urteetan, eta Faiz Ali Faiz kantari pakistandarrarekin lan egin zuen Qwwali Flamenco diskoan. Jabier Muguruzaren Konplizeak diskoan ere parte hartu zuen.
ian anderson & band
BBk aretoa (BILBO).astelehenean eta asteartean, 20:00etan.
Ikusmin handia piztu du Jethro Tull taldeko abeslari ohi eta multinstrumentista eskoziarraren emanaldiak. Music Legends egitarauaren barruan saio bakarra eskaini behar zuen Ian Andersonek, baina sarrerak berehala bukatu zirenez, beste emanaldi bat antolatu zuten. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak ere bukatu dira. Egitarauaren hurrengo emanaldia Marianne Faithfullek egingo du, apirilean.
Musika. Asteko kontzertuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu