ANDRE WILLIAMS AND THE GOLDSTARS + SANTIAGO DELGADO Y LOS RUNAWAY LOVERS
GAZTESZENA ARETOA (DONOSTIA). BIHAR, 21:00ETAN. 15 EURO.
50eko hamarkadan hasi zen musika egiten Andre Williams abeslaria, eta 70 urte ditu egun. Stevie Wonder, Tina Turner eta beste izen potolorentzat aritu zen musika sortzen gero, rhythm and blues, soul eta punk bluesaren inguruan beti. Bizitza gorabeheratsua izan du, baina sasoiko dago oraindik, souletik hurbil, azken aldian; 2008ko Can you Deal with it? diskoan ikusten denez. Bilboko Santiago Delgado y los Runaway Loversekin ariko da.
JAZPANA FEST
BERNEDOENEA, BEASAIN (GIPUZKOA). BIHAR ETA ETZI. 22:00ETAN. DOAN.
Bigarren aldia du Jazpana Fest jaialdiak. Bihar hasiko da, Poderosa Afrodita, Kea, Peachy Joke eta Cheap Time taldeen kontzertuekin. Larunbatekoa izango da jende gehien bilduko den eguna, egitarau erakargarria osatu dutelako Nueva Vulcano, Mujeres, Tokyo Sex Destruction eta Delorean taldeekin. Arratsaldean, Otherside, El Cerdo que Grunge, Mothership eta Simca ariko dira. Skate eta saskibaloi txapelketak ere antolatu dituzte. Informazio gehiago: www.jazpana.com.
LENGUALERTA+ BAD SOUND SYSTEM + SORKUN + DJ PATA
KAFE ANTZOKIA (ONDARROA).BIHAR, 20:30EAN. 5-7 EURO.
Ukabilak Gora izena jarri diote Lengualerta izeneko reggae abeslari mexikarrak Euskal Herrian egingo duen bira txikiari.Resonante azken diskoaaurkeztera dator. Ondarroan (Bizkaia) izango da bihar, eta Hondarribian (Gipuzkoa) etzi, Psylocibenea aretoan. Bad Sound System taldekoak izango ditu ondoan bi emanaldietan, baita Sorkun eta DJ Pata ere biharkoan.
XOEL LOPEZ Y LA CARAVANA AMERICANA
SANTANA 27 ARETOA (BILBO). GAUR, 20:15EAN. 25-30 EURO.
Amerikan zehar egindako bi urteko bidaiaren ondorioa da Xoel Lopez Deluxe taldeko kide ohiaren azken proposamena. Bidaia horretan egindako hamaika lagunekin osatu duLa Caravana Americana:rocka, boleroak, bossa nova...
MUSIKA. Asteko kontzertuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu