Musika

Musika eta zientzia izango ditu ardatz aurtengo NAK jaialdiak

Irailaren 6tik 28ra izango da, eta hamar lan estreinatuko dituzte; beste 25 lehen aldiz ikusi ahal izango dira Nafarroan.

Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia. NAK
Erredakzioa
2019ko abuztuaren 28a
16:07
Entzun

Bosgarren aldiz antolatu dute Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia, eta askotariko programazioarekin dator: tailerrak, aurkezpenak eta kontzertuak izango dira. Ehun artista inguruk parte hartuko dute horietan, eta, hainbat proposamenen bidez, musika garaikidearen eta diziplina zientifikoen (fisika akustikoa, matematika, astronomia, astrofisika..) arteko harremanak aztertuko dituzte, sorkuntzaren nahiz interpretazioaren ikuspegitik.

Hamar lan estreinaldiak izango dira (bost musikalak eta beste bost bideosorkuntzak), eta 25 lehen aldiz ikusiko dira Nafarroan. Lehen kontzertua Fabio Alvarezena izango da, eta George Crumb konpositorearen Makrokosmos lana aurkeztuko du. Hain zuzen, astronomia izango da sasoi didaktiko horretako protagonista. Kontzertuen zikloa ixteko, berriz, zuzeneko musika eta bideosorkuntza nahasiko dituzte Kosmos 3.0. Los sonidos del espacio emankizunean. Musika garaikidea eta esperimentazioa nahasiz, proiektu eszeniko eta bisual bat sortzea du helburu.

Aurreko ekitaldietan bezala, NAK jaialdiak erakunde kultural, artistiko eta sozialen arteko sinergiak sustatuko ditu. Programazioa ere askotariko espazioetan antolatu dute, hala nola Kondestablearen jauregiko Civibox aretoan, Baluarten, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Civicanen eta Iruñeko Planetarioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.