Musika-Musica jaialdiak 66 kontzertu eskainiko dizkio aurten Mozarti

Musikari profesionalak eta ikasleak elkarren ondoan ariko dira Euskalduna jauregian, martxoaren 4, 5 eta 6an

Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Wolfgang Amadeus Mozart musikagileari 66 kontzertu eskainiko dizkio Bilbo 700 Bilboko Musika-Musica jaialdiak aurtengo ekitaldian, martxoaren 4, 5 eta 6an, Euskalduna jauregiko hainbat aretotan. Maila handiko orkestra eta musikariek ez ezik, Euskal Herriko eta Espainiako 20 kontserbatorio eta musika eskolatako ikasleek ere parte hartuko dute Bilbo 700 Fundazioak antolatutako jaialdian. Guztira, 800 ikasle dira aritzekoak.

Musikari profesional kontsakratuen eta ikasleen arteko elkarbizitza da jaialdiaren ekarpen erakargarrienetako bat, antolatzaileek adierazi dutenez. Jendaurrean jotzeaz gain, ikasleek otorduetan eta entseguetan musikari profesionalak aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute.

Musika-Musica jaialdiaren hamargarren ekitaldia da aurtengoa, eta lehenarekin —2002an egin zenarekin— lotura zuzena du, Mozart izan baitzen ardatza orduko hartan ere, haren maisu Joseph Haydnekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.