Dora Salazar artistak (Altsasu, Nafarroa) Beriainen itzalean liburua aurkeztu du gaur, Nafarroa Oinezi laguntzeko asmoz. Arte plastikoa eta literatura uztartu ditu lanean.
Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolaren alde ospatuko dute aurten Nafarroako ikastolen festa -urriaren 18an- eta, hain justu, Sakana eskualdeko hamalau herrietako irudiekin osatutako laminak eta hango eta beste toki batzuetako idazle ezagunen testuak ageri dira Salazarren lanean. Castillo Suarez, Juanjo Olasagarre, Jon Arretxe, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Kirmen Uribe edota Itxaro Borda idazleek hartu dute parte ekimenean.
Beriainen itzalean liburua hogei eurotan erosi ahal izango da ohiko liburu dendetan.
Nafarroako ikastolen aldeko jaiaren harira aurkeztu zuten erakusketa -Artea Oinez 09- Donostiako Kutxaren aretoan ikusgai dago hilaren 28ra arte. 67 artistek hartu dute parte eta Jose Ramon Anda artista omendu dute, "ibilbide luzea eta oparoa duen artista". Irailean, Altsasura eramango dute erakusketa.
Hezkuntza
Nafarroa Oinezen aldeko liburua aurkeztu du Dora Salazarrek
'Beriainen itzalean' lanean idazle ezagunen testuak eta Sakanako herrietako irudiekin osatutako laminak bildu ditu. Etxarri Aranatzen egingo dute aurten Nafarroako ikastolen aldeko jaia -urriaren 18an-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu