liburu aurkezpena

‘Neguko zirkua’, Harkaitz Canoren liburu berria

=i Neguko Zirkua =i 19 ipuinez osatutako liburua aurkeztu du gaur Harkaitz Canok. Ipuin bakoitza banan-banan idatzi du, baina guztiak batera nolabaiteko “orbita” batean ikusten dituela azaldu du: “Ipuinek ez dute elkarrekin ondo moldatu behar liburu berean egoteko, baina behar da haien arteko adostasun minimo bat etxe berean egoteko, gehiegi haserretu gabe. =i Neguko zirkua =i liburuaren kasuan, karpa berean egoteko, gero bakoitzak bere karabanan lo egin arren”.

2005eko irailaren 28a
18:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Harkaitz Canok 19 ipuinetako bakoitza banan-banan idatzi duela azpimarratu du. Idazlearen ustez, ipuin bakoitzak bere “sedimentazio” denbora behar du; batzuek gehiago, eta besteek gutxiago.

Harkaitz Canok Jon Alonso izan du lagun liburuaren aurkezpenean. Haren ustetan, “egungo euskal literaturako erreferenterik handienetakoa da”. Alonsoren iritziz Cano da “euskal prosa literario markatzen dutenetako bat”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.