Nerabezaroaren gatazkak islatu ditu Juan Kruz Igerabidek 'Motoa' liburuan

Alberdaniak argitaratu du liburua, eta egileak gaztaroan bizi izandako gatazkak gaur egunean kokatzen ditu

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Motoa (Alberdania) liburuko protagonista Igor da, eta «nerabearen karikatura umoristiko bat» izan liteke, Juan Kruz Igerabideren hitzetan. Baina, karikaturatik harago, bere «nortasun propioa» garatzen du lagun zaharrago baten babes eta itzalpean. «Protagonistaren lagunak itzal handia du liburuan, eta baita niregan ere. Nire gaztaroko lagun bati egin nahi izan diodan omenaldia da», dio Igerabidek.

Gaztaroan bizi izandakoak egungo denboran kokatu ditu, baina pertsonaiak dituen gatazkak egungo edozein gaztek dituenak dira: «Maitasuna, sexua, gau-giroa... Baina ez da horiei buruzko liburu bat. Pertsonaia batek elementu horiekin dituen bizipenak baizik».

Inazio Mujika Iraola editorearen hitzetan, «liburu erraza da irakurtzeko». «Ez da arina gaia, ez da arina kontatzen duena, baina arin doa irakurketa, moto gainean bezala...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.