Nerea Ibarzabal markinarrak irabazi zuen joan den barikuan 42. Bertsolari Gazteen Osinalde saria, eta Imanol Uria algortarra sailkatu zen bigarren lekuan. Gabiriako Osinalde elkartean egin zen bertso afarian Nekane Zinkunegi errezildarra, Iñaki Aleman iruritarra, Josu Oiarzabal azpeitiarra eta Peio Ormazabal arrigorriagarra aritu ziren eurekin. Emandako bi punturi erantzutea, zortziko nagusian eta txikian ofiziotan aritzea, bakarka gaia emanda bi bertso osatzea, hitz bat emanda horri bertsoa botatzea, kopletan jardutea eta hamarreko txikian aritzea izan ziren egin zituzten ariketak. Eñaut Asurabarrenak jardun zuen gai-jartzaile lanetan, eta trikitilariek koplatan egiteko lagundu zuten.
Txapelduna izendatzerakoan entzuleen eta epaileen iritzia bat etorri zela nabarmendu zuten antolatzaileek; hori zela eta, bigarren saria ere eman zuten. Bertsorik onenaren saria Alemanek jaso zuen, hamarreko txikiko ofizioan botatako bertso batengatik.
Nerea Ibarzabal izan da txapelduna Gabirian
Osinalde Bertsolari Gazteen Txapelketa markinarrak irabazi du, eta Imanol Uria geratu da bigarren lekuan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu