Arantxa Gurmendi
Biurriak
«Gure lehen emanaldia 1966. urteko azaroan 6an izan zen, Bilboko Santiago Apostol antzokian, Ez Dok Amairuren jaialdi baten barruan. Gitarrarekin aritzen ziren bakarlari guztien ondoren, gure txanda iritsi zenean trumoi bat izan zen: bost gazte txima luzeekin, minigonak, gitarra elektrikoak, bafleak, bateriak, eta euskaraz! Gure musikak era guztietako erreakzioak eragin zituen».
Jeni Prieto
Lantzale.
«Abentura erabat berezko, basati, benetako eta eroa zen. Beti ongi pasatzen genuela zen Lantzalek zeukan gauzarik onena. Helburu militante bat zegoen, bai, baina helburu ludikoa horren gainetik zegoen. Itxura oso ona genuen, hori ere bai».
Begoña Larrañaga
Musikaria
«Jazza, konposizioa, yoga eta ingelesa ikasten sei hilabete igaro nituen Londresen, etxebizitza okupatu batean bizitzen. Bat-batean, Ian & Shell taldekoek kontratu bat eskaini zidaten Nairobin (Kenia). Berriro Afrikara bueltatzea zen. Ez nuen ezta segundo bat ere pentsatu, ordurako erabat maiteminduta bainengoen Afrikarekin».
Marieli Arroniz
Cicatriz en la Matriz.
«Benetako punkiak ziren. Nik jarrita egon behar nuen, Natxo jarri egiten zelako, eta ni haren neska-laguna nintzelako; garai hartako rock & roll mundua oso matxista zen».
Odile Kruzeta
Izukaitz
«Kontzertu batzuek zirrara berezia eragin zidaten, Gallartakoak (Bizkaia) kasurako. Antolatzaileek ez zuten inolako baliabiderik, baina izugarria izan zen niretzat meatzeak janda zegoen herri batera joatea eta ikustea jendeak oraindik ere letoizko latorrietan loreak landatzen segitzeko bizipoza zuela. Ustedut ez zigutela ezta bidaia ordaindu ere. Emanaldiaren ondoren, patata frijituak eta freskagarriak eman zizkiguten, eta oliba beteak. Ikusten zenuen nolako ahalegina egin zuten, nolako baldintzak zituzten, eta nola gozatzen zuten zeukaten apurrarekin».
Elene Sustatxa
Trikipunk
«Tirria ematen zigun ondareak, euskal kulturaren esparru folkloriko musikaleko emakume faltak. Ez zegoen guretzako emakumezko erreferente egokirik, ordurako bageundelako kultura superhiriko, urratzaile, aldarrikatzaile, ideologizatu, feminista eta erradikal batean. Hortaz, zer eskaintzen ziguten euskal kulturak eta EAJk, museo bat egiten eta kultura hori izozten?».
C. Marchand 'Plum'
La Xeta Pasote.
«Artista naiz, rockeroa, pailazoa, punkia, bost axola niri. Etiketak gizartearentzako erreferentzia baino ez dira. Axola zaidan bakarra benetakoa izatea da».
HEMEROTEKA
'Neskatxa maite' liburuko zenbait pasarte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu