Donostiako 72. Musika Hamabostaldia

Nikolai Luganski pianistak hasiko du Viktoria Eugeniako egitaraua, gaur

Chopin eta Liszten obrak joko ditu Tatiana Nikolaieva eta Sergei Dorenskiren ikasle izandako musikariak

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nikolai Luganski (Mosku,1972) piano jotzailearen izena aipatzen denean, normalean birtuoso adjektiboa izaten du atzetik. Bere talentuaz gozatzeko aukera izango da gaur, pianista errusiarraren kontzertuarekin hasiko baita Viktoria Eugenia antzokiko egitaraua. Gaur hasi eta abuztuaren 28ra bitartean, beste bost emanaldi egongo dira antzokian. Luganskik pianoaren historian erreferentziazkoak diren bi konpositoreren obrak interpretatuko ditu: Frederic Chopin (1810-1849) eta Franz Liszt (1811-1886) musikarienak, hain zuzen. 20:00etan hasiko da kontzertua. Emanaldirako sarrerek 10 eta 30 euro arteko balioa dute.

Luganski gazte hasi zen pianista moduan lehen pausoak ematen. Moskuko kontserbatorioan eta Musika Eskola Zentralean egin zituen ikasketak, eta haren irakasleen artean Tatiana Nikolaieva eta Sergei Dorenski egon ziren. Sari ugari irabazi zituen 80 eta 90eko hamarkadetan. 1990ean AEBetan debuta egin zuenetik, munduko bazter guztietan ibili da kontzertuak ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.