Literatura

Nobela beltza eta bidaia literatura uztartu ditu Jon Arretxek 'Tangerko ametsak' eleberrian

Tangerren ikusitakoek inspiratuta ondu du idazleak lan berria, besteak beste, misterioa, heriotza, miseria, maitasuna, magia eta immigrazioaren gaia osagai hartuta.  

Ainhoa Sarasola.
2011ko maiatzaren 27a
20:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Tangerko portura azken ferryan heldu den gizon misteriotsua; Malin familia utzita Europa helmuga hartuta hirira iritsi den Moussa gaztea; eta familiak arbuiatuta, kaleetan bizirik irauten saiatzen den Fatima. Hiru pertsonaia horien bideak Tangerko medinako kale estuetan gurutzatuko dira Jon Arretxeren Tangerko ametsak (Erein) eleberrian.

Heriotza, misterioa, intriga, maitasuna, miseria eta immigrazioa hartu ditu osagaitzat Arretxek kontakizuna eraikitzeko. Baita ametsak ere; Europa helburu duten hainbat eta hainbat lagunen ametsak gauzatzen baitira hiri horretan, baina porrot ere egiten dute beste askorenek.

Liburua idazteko inspirazio bila, hirutan joan da idazlea Tangerrera azken urtean, bertako giroa eta jendea behatzera. Azken urteetako joerari jarraituz, nobela beltza eta bidaia literatura uztartu ditu idazleak liburu berrian. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.