Guztiak dira 1974 eta 1979 urteen artean jaiotakoak, eta guztiak zumaiarrak, Bastarrika salbu, zeina Eibarkoa den.
Jon Garcia: Gitarra jotzailea eta ahots nagusia. Atxantatu taldean aritua gaztetan eta gero Nidel taldeko bateria jotzaile modura.
Iñigo Garcia: Jonen anaia. Tronboia jotzen du duela 20 urtetik. Zumaiako Musika Bandako kidea izana. Jon eta Uhinekin batera, Ajopuerro Colinegro taldean aritua.
Uhin Loiola: Bateria eta perkusio jotzailea. Atxantatun eta Nidelen aritua. Bigarren horretan abeslari modura. Zumaiako Musika Bandako perkusionista izan zen hamarkada batez. Ttakunpaperkusio afrikarreko taldean aritua, Jon Mantxirekin (Karidadedoko Benta, Gora Japon) Alfombra talde esperimentala sortu zuen.
Jose Luis Barredo: Zumaiako Bandako kidea da eta klarinetea jotzen du duela 25 urtetik. BigBoyn tronpeta eta baxu elektrikoa ere jotzen ditu.
Iker Hazas: Bonbardinoa jotzen du duela 25 urtetik eta Zumaiako Bandako kidea da.
Harkaitz Bastarrika: Baxu eta gitarra irakaslea eta hainbat jazz, funk eta musika brasildar nahiz latinoko taldetan aritua. Baxua eta gitarra jotzen ditu Big Boyn.
NOR DA NOR
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu