Kultura

Norman Mailer idazlea eta kazetaria hil da

84 urte zituen. 39 liburu idatzi zituen eta bi aldiz eman zioten Pullitzer saria.

2007ko azaroaren 10a
17:39
Entzun
Norman Mailer (Ameriketako Estatu Batuak) idazlea eta kazetaria hil da gaur New Yorkeko ospitale batean, 84 urte zituela. Osasunez ez zegoen ondo; biriketan ebakuntza egina zioten.

39 liburu idatzi zituen Mailerrek -horien artean, 11 eleberri-. 1948an The Naked and the Dead liburuan Bigarren Mundu Gerran izandako esperientzia kontatu zuen, eta horrek ospe handia eman zion. Kazetaritzan ere ibili zen lanak egiten, eta bi aldiz irabazi zuen Pullitzer saria: 1968an eta 1979an.

Beste kontu batzuengatik ere egin zen ezagun. Esaterako, hainbat aldiz atxilotu egin zuten Vietmango gerraren kontra azaltzeagatik. New Yorkeko alkate izateko Alderdi Demokrataren buru izateko ere lehiatu zen. Emakumeen kontra izandako jarreragatik -behin bere emazteetako bati labana sartu zion; sei emazte eduki zituen-, AEBetako mugimendu feminista kontra eduki zuen.

Argazkian, Norman Mailer.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.