SOSLAIA. Abel Azkona

Obra baten harira, epaile aurrera deitua

Erredakzioa
Iruñea
2016ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Polemika piztu zen iragan azaroan Abel Azkonak Iruñean zabaldutako Desenterrados erakusketaren harira. Memoria historikoa zuen ardatz, baina obra jakin batek piztu zuen hainbat katoliko hertsiren haserrea: ostia sagaratuekin osatutako Pederastia hitza ageri zuen Amen lanak. Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak salaketa aurkeztu zuen haren aurka, eta, salaketa aintzat hartuta, artista nafarra deklaratzera deitu du Nafarroako Auzitegi Nagusiko epaile batek, hilaren 25erako. Erlijio sentimenduen aurkako nahiz profanazio deliturik egin ote zuen ikertzen ari da epailea. Zabalik zela, mobilizazioak egin zituzten hainbatek erakusketaren aurka, eta mehatxuak ere salatu zituen artistak. Mostraren gai nagusia ezkutatzeko eta udalaren aurka egiteko saiotzat jo zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.