Rata Negra
'Oído absoluto'
Diskoetxea: La Vida es un Mus / Beat Generation.
Juanita y Los Feos taldeko Violeta eta Fa taldekideek eta Pablo Silva (Nueva Autoridad Democrática, La URSS) bateria jotzailearekin abiatutako egitasmo berria da Arratoi Beltza. Hirukotearen estreinako iraupen luzeko lana da; aurretik EP bat plazaratu zuen. Diskoak punk ilun eta melodikoan blaitutako dozena bat doinu itzaltsu eta bikain biltzen ditu. Masshysteri, No Hope for the Kids edo Donostiako Arrotzak taldeen pareko egitasmoa da madrildarrena; Rata Negraren proposamenean, baina, ezaugarri bereizgarri nabarmena ageri da, Violetaren ahotsa, zeinak melodiak egiteko erraztasun ikaragarria duen, kantuei pop ukitu itsaskorra eransteko. Hitzak ezkorrak dira, eta bat datoz diskoak islatzen duen after-punk giroarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu