Presorik geratzen den bitartean, kartzelan onduriko sormen lanak argitaratzen segituko du Ataramiñe elkarteak, Mitxel Sarasketak esan duenez. Mukuru daude Espainiako eta Frantziako presondegiak, Ataramiñeren aurtengo uztan agerikoa denez. Lau liburu argitara eman ditu elkarteak: Oier Goitiaren Fakin Xokona poemarioa, Xabier Makazagaren Sasian barna nobela, Mikel Antzak eta Iker Morenok umeentzat onduriko Kandela bat pizteko behar dena liburua, eta euskal preso eta iheslarien lanen bilduma, Ataramiñe12 izenburu duena.
Liburu horretan, 21 presoren lanak jaso dituzte: poemak, narrazioak, kronikak, ipuinak zein marrazkiak. Joseba Sarrionandia, Alfontso Etxegarai eta Zigor Garroren testuak daude liburuan, besteak beste. Baita Itziar Moreno eta Itziar Plazaren marrazkiak ere.
Mikel Antzak apailatu du Oier Goitiaren Fakin Xokona poemarioa. Parisko Fresnesko espetxean egon ziren elkarrekin, denbora batez, Goitia eta Antza. Goitia Espainiara estraditatu zutenean, espetxezainek Antzari eman zioten Goitiaren ordenagailua. Goitiak idatziriko poema andana topatu zuen, eta edizio lana egiteari ekin zion. Hitzaurrea ere idatzi du Antzak.
Sasian barna nobelan errealitatea eta fikzioa uztartuz osatu du Makazagak. ETAko zenbait kideren ibilerak kontatu ditu.
Literatura
Oier Goitiaren 'Fakin Xokona' poemarioa eta Xabier Makazagaren 'Sasian barna' nobela argitaratu ditu Ataramiñe elkarteak
Mikel Antzaren eta Iker Morenoren 'Kandela bat pizteko behar dena' haurrentzako liburua ere plazaratu du. 'Ataramiñe12' liburuan, halaber, euskal preso politiko eta iheslariek eginiko sormen lanak bildu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu