bertsolaritza

Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Manex Agirre eta Oihane Perea sartu dira buruz burukoan, eta ondorioz, Txapelketa Nagusian. Beñat Zamalloa zuzenean kontatzen ari da finala eta horren ondorenekoa Berriketan.info-n. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1725/[/berriatb]

2013ko martxoaren 16a
22:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Perea eta Agirre lehiatu dira buruz burukoan, eta horren ondorioz bi bertsolari horiek zuzenean sailkatu dira aurten Txapelketa Nagusirako. Pereak 616 puntu eskuratu ditu, eta Agirre, hamarrera geratu da, 606rekin.

Pereak hunkituta jaso du txapela. Agurrean hau kantatu du: "Ekaitz ta Iratxe aipatu gabe / ez naiz joango inola. / Unai ta Oier nere txikiak / a zelako merendola! / Talderik gabe bakarkakoak / ez du gehiegi axola / bonbo soinuak eta zuek jartzen / didazue borborka odola / hau ere bada zuena eta / lautadako bertso-eskola".

Horien ondoren Viñaspre izan da hirugarren (411 puntu), Otamendi laugarren (410,5), Sanchez bosgarren (371) eta Apaolaza seigarren (341 puntu).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.