Badator Olatu Talka hiritarren kultura jaialdia, eta aurten, inoiz baino zabalagoa eta anitzagoa izango da hiritarren parte hartzea. Antolatzaileen esanetan, urtero parte hartzaile kopurua igo egin da, eta edizio honetan 250 jarduera baino gehiago egingo dituzte hiriko auzoetan. Ostiraletik igandera bitartean, sei ataletan banatutako ekimenak jarriko dituzte martxan: Talkalive (zuzeneko musika), Sukaldanitzak (gastronomia), Hackathon (teknologia berriak), Haurbanistak (hirigintza), Infusioak (Amateur eta profesionalen arteko harremanak) eta Ziklobia (mugikortasuna). Ziklobia ekainaren 1ean egingo da.
Horrekin batera, oraindik posible da hainbat ekimenetan izena ematea, hala nola, Garbibai, Culinary market show eta Sukaltalka-n. Olatu Talkako jardueretan parte hartu dutenek bazkaria egingo duten igandean, Easo kalean. Jarduera guztiak Internet eta sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera izango da, eta gainera, QR kode bat duten biniloak jarriko dituzte ekimenak egingo dituzten plaza eta kaleetan. Azkenik, antolatzaileek argazki lehiaketa antolatu dute Olatu Talkaren Instagramean.
Donostia 2016
Olatu Talkak Donostia estaliko du asteburuan
Milaka hiritarrek eta 320tik gora erakundek parte hartuko dute aurtengo kultura jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu