OLBE Txikik 'Palabras en la barriga' estreinatuko du
OPERA. Zortzi urtetik gorako haurrentzat musika, magia eta fantasia uztartzen dituen ikuskizuna prestatu du OLBE Txikik. Palabras en la barriga haurrentzako opera estreinatuko du bihar Bilboko Arriaga Antzokian. Vasco Negreiros konpositore portugaldarrak jarri dio musika obrari, eta Bilbon musika zuzendari lanetan ariko da. Etzi beste bi emanaldi izango dira, eta beste bat astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu