Donostiako Zinemaldia

Oliver Stoneren 'Snowden' Zinemaldian izango da

Sail Ofizialean emango dute zuzendari estatubatuarraren azkeneko filma, lehiaz kanpo.

Joseph Gordon-Levitt aktorea, filmean. BERRIA
B
2016ko uztailaren 8a
12:03
Entzun

Snowden-ek kontatzen du Edward J. Snowden Amerikako Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko (NSA) agente ohiak nola eman zuen bere herrialdeak martxan zuen zaintza masiboaren programen berri. Joseph Gordon-Levitt du protagonista nagusia. Zuzendari estatubatuarraren azken lanaren Europako estreinaldia izango da zinemaldikoa.

Stonek berak idatzi du gidoia, Kieran Fitzgeraldekin batera, Luke Hardingen The Snowden Files eta Anatoli Kutxeranaren Time of The Octopus liburuetan oinarrituta. Filmean NSAren dokumentu sekretuak filtratu zituen gizonaren gorabeherak kontatzen dira. Dokumentuak sekretuak ziren, eta gaur egun Errusian bizi da errefuxiatu bezala Snowden.

Filma Alemanian, AEBetan, Txinan eta Errusian filmatu dute.

Stonek Zinemaldira egngo duen zazpigarren bisita izango da, eta bere film bat Sail Ofizialean dagoen aurreneko aldia. Duela hiru hamarkada, 1986an, belodromoa erabili zuen lehen aldiz zinema areto bezala, Salvador filmarekin. Bertan erakutsi zituzten haren Natural Born Killers (1994) eta World Trade Center (2006) ere. Zabaltegin proiektatu zituzten Talk Radio (1989), Looking for Fidel (2004), Alexander: The Ultimate Cut eta The Untold History of The United States (2013). Savages filma Zabaltegi-Perlak sailean aurkeztu zen, 2012an. Urte horretan Donostia saria jaso zuen hiru Oscar sari eta bost Urrezko Globo dituen New Yorkeko zuzendariak, bere ibilbidearen aitortza gisa, Zinemaldiak 60 urte betetzen zituen urtean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.