Orain dela 3.000 urteko harrizko aizkora leundu bat topatu dute Orioko lurretan

ARKEOLOGIA. Orioko Arano mendiko lurrak lantzen ari zirela, 3.000 urte dauzkan harrizko aizkora leundu bat aurkitu dute Luis Figueridok eta Josean Zubiriak. Arantzadi elkartearekin jarri dira harremanetan. Aizkorak sei zentimetroko zabalera eta hamahiru zentimetroko altuera dauzka. Orain, Irungo Gordailuan utziko dute. Bihar piezari buruzko mintegi bat egingo dute, Gordailuan bertan, 10:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu