Orkestren egoera larriaz ohartaraziko dute aldi bereko 20 kontzertuk

Donostian, Bilbon eta Iruñean ariko dira Ampos elkarteko Euskal Herriko musikariak

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Orkestra Sinfonikoetako Musikari Profesionalen Elkarteak (Ampos) antolatuta, 20 kontzertu egingo dira aldi berean etzi, astelehena, Espainiako, Galiziako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko 20 hiritan, 19:00etan. Aldi bereko kontzertuekin lurralde horietako orkestra sinfonikoak diru laguntzen murrizketen ondorioz nozitzen ari diren egoera larri eta kezkagarriaz ohartarazi, eta «kulturaren aldeko itun baten» aldeko aldarria egingo dute elkarteko musikariek, Gioachino Rossini, Wolfgang Amadeus Mozart, Geronimo Gimenez eta Luis Cobosen lanak emanez. Donostiako kontzertuan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, obra horiez gain, Jesus Guridiren El caserío-ren preludioa ere interpretatuko du, Juan Jose Ocon zuzendari duela, Zuloaga plazan. Bilboko emanaldia Alondegian izango da, eta Iruñekoa Udaletxe plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.