Oteizaren erakusketa Guggenheimen

Oteizari eskeinitako atzera-begirakoa zabalduko da bihar Guggenheim museoan

Bilduma pribatu eta fundazio ezberdin askotatik eta asko kostata ekarri dituzte Bilboko Guggenheim museora Jorge Oteiza eskultore Oriotarraren azken 15 urteotako erakusketarik zabalena osatzen duten obrak. Txomin Badiola artista eta Oteizaren obraren ikertzaileak eta Margit Rowell arte kontserbatzaileak izan dira aurkezpen prentsaurrekoan. Oteizaren obra zabaltzearen garrantzia azpimarratu dute, Oteiza "ez baitzen inoiz bere obra nazioartean erakustearen aldekoa izan" eta "Oteizaren mitoa zabaltzearen garrantzia" aipatu dute.

2004ko urriaren 7a
19:51
Entzun
Erakusketa hau aspaldidanik egin behar zela esan dute Badiolak eta Rowellek, baina hori, "Oteizak Guggenheim maite ez zuelako izan" argudiatu dute.

Oteizak eskala txikiagoan egin zuen lan: "beste eskultoreekin alderatuz Oteizaren obrak txikiak dira, buruan zituen obren ideiak gauzatzeko ez baitzuen eskala handia erabiltzen" esan dute prentsaurrekoan Badiolak eta Rowellek.

Oteizaren obrak ez duela inor axolagabe uzten, pentsaraztera bultzatzen duela adierazi dute prentsaurrekoan, eta erakusketan ikusleak eskultura asko pilatuta somatuko dituela esan dute Rowellek eta Badiolak; "halabaina, badu horrek zergati bat: eskulturak elkarri lotuta daude, bakoitzak mantentzen du harremana besteekiko" azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.