berTSOLARITZA

Paia anaiak, Lekue, Agirreazaldegi, Zubeldia eta Maddalen Arzallus finalaurrekoetako bigarren itzulitik kanpo

Txapelketa Nagusiko finalerdietako lehen itzuliko azken saioan Amets Arzallusek irabazi du, Hendaian; 704 puntu eskuratu ditu. Jon Maia (679), Julio Soto (652,5), Aitor Sarriegi (651), Jone Uria (634) eta Onintza Enbeita (631,5) geratu dira ondoren. Larunbatean izango da bigarren itzuliko aurreneko saioa, Gernika-Lumon: Miren Amuriza, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Igor Elortza, Jon Martin.

2009ko azaroaren 15a
10:45
Entzun
Xabi Paia, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Ainhoa Agirreazaldegi, Iker Zubeldia eta Maddalen Arzallusek ez dute jokatuko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzulia, aurrenekoan kanpoan geratu baitira, azken sei sailkatuak eurak izan direlako.

Hendaian (Lapurdi) jokatu dute finalerdietako lehen itzuliko azkeneko saioa, eta Amets Arzallus izan da irabazlea. 704 puntu lortu ditu. Ondorengo sailkatuak, hurrenez hurren: Jon Maia (679 puntu), Julio Soto (652,5), Aitor Sarriegi (651), Jone Uria (634) eta Onintza Enbeita (631,5).

FINALAURREKOAK

Lehen itzuliko saioetako irabazleak (garaile izateagatik sailkatuak bigarren itzulira)

- Maialen Lujanbio. 708,5 puntu (Bergarako irabazlea).

- Amets Arzallus. 704 (Hendaiako irabazlea).

- Miren Amuriza. 655,5 (Gasteizko irabazlea).

- Sustrai Colina. 646 (Tolosako irabazlea).

Lehen itzulian besteen puntuazioa (lehen itzuliko azkeneko seiak ez dira sailkatu bigarrengora)

- 1. Aitor Mendiluze. 680 puntu.

- 2. Jon Maia. 679.

- 3. Julio Soto. 652,5.

- 4. Aitor Sarriegi. 651.

- 5. Beñat Gaztelumendi. 644,5.

- 6. Iñaki Zelaia. 643,5.

- 7. Uxue Alberdi. 637,5.

- 8. Jone Uria. 634.

- 9. Onintza Enbeita. 631,5.

- 10. Arkaitz Estiballes. 630,5.

- 11. Igor Elortza. 629.

- 12. Unai Iturriaga. 626.

- 13. Iñaki Gurrutxaga. 626.

- 14. Jon Martin. 619.

- 15. Xabi Paya. 616 (kanporatua).

- 16. Etxahun Lekue. 608,5 (kanporatua).

- 17. Fredi Paia. 596 (kanporatua).

- 18. Ainhoa Agirreazaldegi. 594 (kanporatua).

- 19. Iker Zubeldia. 591 (kanporatua).

- 20. Maddalen Arzallus. 588 (kanporatua).

Bigarren itzuliko saioak (lehen bueltako puntuazioen arabera osatu dira)

- Azaroak 21 (larunbata), Gernika-Lumo. Miren Amuriza, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Igor Elortza, Jon Martin (17:30, Jai-Alai pilotalekua).

- Azaroak 22 (igandea), Iruñea. Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Iñaki Zelaia, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga (17:30, Anaitasuna pabilioia).

- Azaroak 29 (igandea), Donostia. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes, Iñaki Gurrutxaga (17:30, Antonio Elortza belodromoa).

- Aurreneko zazpi sailkatuak sartuko dira finalera (lehen itzuliko puntuek ere zenbatuko dira).

FINALA

- Abenduak 13 (igandea), Barakaldo. 11:00 eta 16:30, BEC.

- Andoni Egaña sailkatuta dago, 2005eko txapelketako irabazlea izateagatik. 1993an, 1997an eta 2001ean ere hura izan zen txapeldun.

- Finaleko sarrerak Internetez erosteko. ww.bertsosarrerak.eu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.