Pako Aristik eta Mikel Markezek ere amaiturik dute Lertxundiri buruzko liburua

2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak antolatzen duten Tene Mujika bekari esker lortu zuten Pako Aristi idazleak eta Mikel Markez kantariak Benito Lertxundiri buruzko liburu bat egiteko aukera. Hiru adiskideek egindako bazkari-afari bilkuretan sortutako solasaldiek osatzen dute lanaren muina. Liburua amaiturik dago, eta hura ere maiatzean argitaratuko da. Benito Lertxundik eman dio azken orrazketa hari ere. «Gure bilkuretako solasaldiak grabatzeko proposamena egin zidatenean harritu egin nintzen hasieran, baina gero konbentzitu ninduten. Hala ere, bilkura horietan esandakoak txukundu eta orraztu egin ditut». Hasieran «kafe bat hartzeko» biltzen ziren. «Ondoren, aldian behin afariak egiten hasi ginen, eta denbora labur geratzen zitzaigula-eta bazkariak egitea erabaki genuen», esan du kantariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.