Objektua
Papera

Bere lanean, papera oinarrizko osagaia du Gurrutxagak. Sortze prozesurako ezinbesteko materialez galdetuta, hainbat datozkio burura. «Arkatza izan daiteke, borragoma... baina bozeto liburuetan boligrafoa erabiltzen dut, adibidez. Beste batzuetan, akuarela orban batetik hasten naiz, edo hosto batetik... Baina, azkenean, hori dena aplikatzeko euskarria behar dut, eta nik erabiltzen dudana papera da». Aldi berean euskarri eta tresna zaio papera, nolabait. «Ukitzen dudalako, hobeto bisualizatzen dudalako dena fisikoan... beharrezkoa dut». Paper zuria darabil beti. «Collageak egitea asko gustatzen zait, koloretako paper txikiak moztu eta jartzea, baina paper zuriaren gainean». Tentazioa dira harentzat paper dendak. «Horietan sartu, eta dena behar dudala iruditzen zait! Baina ez, paper zuria, akuarela paper on bat, eta kito». Zuria, eta leuna. «Akuarela egiten duen jende askori granulatua gustatzen zaio, erliebe edo grano askokoa; niri, berriz, grano gabea». Paper zahar gutxi gordetzen du, eta berrian egiten ditu zirriborroak, baina azkeneraino baliatzen du zati bakoitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu