Patxi Zubizarreta izan da aurtengo Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietako irabazlea euskarazko antzerki lanaren arloan eta Irati Jimenez euskarazko ipuinekoan. Zubizarretak 20.000 euro jaso ditu eta Jimenezek 10.000. Gaur izan da sari-ematea Donostian, Kutxa aretoan. Gaztelaniazkoak ere banatu dituzte, aipatutako bi arloetan.
2008ko edizioan 1.366 lan aurkeztu dituzte guztira: 56 ipuin euskaraz, 11 antzerki lan euskaraz, 1.164 ipuin gaztelaniaz, 135 antzerki lan gaztelaniaz.
Urretxun (Gipuzkoa) ere gaur banatu dituzte Iparragirre Sariak. Euskarazko narratibako irabazlea Xabier Etxaniz izan da eta euskarazko poesiakoa Josu Baez. 126 lan aurkeztu dituzte denera; euskarazko lanak hamazazpi izan dira -bederatzi narratiban, zortzi poesian-.
Kultura
Patxi Zubizarreta eta Irati Jimenez irabazle Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietan
Aurrenak euskarazko antzerki lanik onenaren arloan lortu du saria eta bigarrenak ipuinekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu