Pedro Sodupe Gelatxo Elgoibarko (Gipuzkoa) San Lorentzo auzoan jaio zen, 1928ko otsailaren 22an. Aita Gelatxo trikitilaria zuen, eta hari panderoarekin laguntzen hasi zen 10 urterako. Mutikotan hasi zen, halaber, tronpeta jotzen eta dantza sueltoan ikasten. Dantzari saritua izan zen.
Hala ere, 19 urterekin egin zuen gero ezagun bilakatzeko urratsa: soinu handiari heldu zion, eta instrumentu horrekin ibili zen erromeriz erromerihainbeste urtetan. Hasieran bakarrik ibiltzen bazen ere, jazbana osatu zuen aurrerago: soinu handia, saxofoia eta bateria. Era horretara bildu zuen arrakasta handiena
Musika
Pedro Sodupe 'Gelatxo' soinu jotzailea hil da
Bart goizaldean Mendaroko (Gipuzkoa) erietxean zendu da, 78 urte zituela, =l elgoibarren.net==http://www.elgoibarren.net/=l-ek zabaldu duenez. Soinu handia jotzen egin zen ezagun, baina haren jotzeko moduak eta hark sortutako doinuek barruan trikitiaren oinarria dutela diote adituek. Jazbanarekin erromeria franko alaitu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu