Pello Lizarralderen (Zumarraga, 1956) 'Larrepetit' liburuak espetxetik ihesean doazen bi lagunen ibilerak eta haiei lagunduko dien hirugarren batenak kontatzen ditu. Erein argitaletxearen eskutik plazaratu zuen, eta, hasieratik oso harrera ona egin zion kritikak.
Aurretik ere, lan oparoaren jabe da Lizarralde, 1978an lehendabiziko liburua 'Hilargiaren hotzikarak' plazaratu zuenetik.
Lizarralderen 'Larrepetit'-ekin batera, Juan Kruz Igerabideren 'Mailu isila', Anjel Lertxundiren 'Zorion pefektua', Xabier Montoiaren 'Baina bihotzak dio' , eta Karlos Linazasororen 'Inoiz izan ez garenotan' izan dira sariketako finalista, guztiak ere maila handiko lanak.
Haur eta gazte literatura arlokoa, berriz, Fernando Morillok (Azpeitia, 1974) eskuratu du, 'Izar malkoak' lanagatik. Gaztea izanagatik, liburu asko idatzi du, haietako zenbait gazteentzako. Euskadi Sariaren aurretik beste hainbat ere eskuratu ditu, hala nola, Donostia Hiria, Bilbo Hiria eta CAF-Igartza literatur sorkuntzarako beka.
Haur eta gazte literaturaren alorrean, Mariasun Landaren 'Krokodiloa ohe azpian' liburuak aipamen berezia jaso du; hau da, Espainiako Sari Nazionala eskuratu berri duen obrak.
Literatura
Pello Lizarralderen 'Larrepetit'-ek jaso du euskarazko literaturako Euskadi Saria, eta Fernando Morilloren 'Izar malkoak'-ek haur eta gazte literaturakoa
Pello Lizarraldek jasoko du euskaraz idatzitako lanen Euskadi Saria 'Larrepetit' liburuarengatik. Haur eta gazte literaturari dagokion Euskadi Literatur Saria, berriz, Fernando Morillok eskuratu du 'Izar malkoak' lanarengatik. Halaber, haur eta gazte literataraturako aipamen berezia Mariasun Landaren 'Krokodiloa ohe azpian' obrarentzat izan da; hau da, haur eta gazte literaturako Espainiako Sari Nazionala jaso berri duen liburuarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu