Maiatzaren 6an Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra hil zela ehun urte beteko direla-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zizurkilgo Udalak eta Hernandorena Kultur Elkarteak hura omentzeko. Zizurkilen ez ezik, Argentinan ere egingo dituzte ekimenak.
Hemezortzi urte zituela erbestera ihes egin zuen Otañok (1857-1910), mundua ezagutu eta soldadutza saihesteko. Gerora Amerika eta Euskal Herria artean bizi izan zen; Rosarion (Argentina) hil zen, bihotzekoak jota. Bertso paperetan hartu zuen Otañok ospea, eztarri txarrak plazetan aritzeko ezintasuna sortzen baitzion. Erbestean euskararen alde egin zuen, eta horren erakusgarri da Artzai mutila opera idatzi izana edota Laurak Bat elkartearekin Buenos Airesen Euskararen Katedra eratu izana.
Zizurkilgo egitarauko ekitaldi nagusiak
Maiatzak 3-14.Euskal aztarna Argentinan eraskusketa.
Maiatzak 5.Pello Mari Otañoren arnasa, 1857-1910 liburuaren aurkezpena. Hernandorena Kultur Taldeak idatzi du.
Maiatzak 7. Pello Mari Otaño Zizurkilgo seme kutun izendatuko du Udalak.
Maiatzak 9.Otañoren aztarnak Zizurkilen herri ibilaldia.
Maiatzak 12.Otaño: bat bitan banatzen da mahaingurua, Pello Esnal eta Xabier Euzkitzerekin.
Maiatzak 15. Bertso saioa.
Maiatzak 20.Herriko hiru ikastetxeetako haurrak Otañori kantari ekitaldia.
Argentinako ekitaldiak
Ekainak 18. Otañori omenaldia bere hilobiaren aurrean, hitzaldia La Platako Unibertsitatean Cesar Arrondo irakaslearen eskutik, eta afaria.
bertsolaritza
Pello Mari Otaño omenduko dute hil zen 100. urteurrenean
Hainbat ekitaldi egingo dituzte maiatzean Zizurkilen: seme kutun izendatuko dute, liburu aurkezpena... Argentinan ere egingo diote omenaldia, ekainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu