MUSIKA

Peret kantari kataluniarra hil da

79 urte zituen, eta minbizia zuen. Bideoa: iaz Bartzelonako Camp Noun eginiko Askatasunaren Aldeko Kontzertua. [Youtube]http://youtu.be/GZ_YDZelnZw[/Youtube]

2014ko abuztuaren 27a
08:13
Entzun 00:00:0000:00:00

1935ean jaio zen, Mataron, Pedro Pubill Calaf, Peret izenez ezagutua. Rumba doinuen aitatzat jo izan da, eta dozenaka disko argitaratu zituen. 1968ko Lágrima eta 1971ko Borriquito diskoekin egin zen ezagun.

Sant Jordi gurutzea eman zioten 1998an, eta katalan hutsezko bere lehen diskoa prestatzen ari zen. Uztailaren 30ean jakinarazi zuen minbizia zuela. Haren heriotzaren berri eman du Kataluniako Gobernuak eguerdian, baina gezurtatu egin du informazio hori haren sendiak. Gero, ordea, familiak berak eman du heriotzaren berri.

Iazko ekainean, Kataluniaren independentziaren alde Bartzelonako Camp Nou futbol zelaian egin zuten Askatasunaren Kontzertuan parte hartu zuen. Euskal musikarekin ere izan zuen loturarik, Fermin Muguruzarekin abestu baitzuen 2000. urtean.

[Youtube]http://youtu.be/SEnhu4wkEnU[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.