Peru, Txile eta Argentinan izango da Vendetta taldea
MUSIKA. Jarraitzaileak baditu Vendetta taldeak Hego Amerikan, eta lehenago ere saiatuak ziren han bira bat antolatzen. Aurten joango dira, azkenean. Hiru herrialde bisitatuko dituzte nafarrek: Peru, Txile eta Argentina. Urriaren 30ean Liman izango dira; 31n, Santiagon; azaroaren 1ean, Concepcionen (Txile), eta azaroaren 2 eta 4an, berriz ere Santiagon. Azaroaren 7an joango dira Argentinara, eta Buenos Airesen, Haedon eta Rosarion arituko dira han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu