Pierre Topet 'Etxahun'-en ikertzailea eta aldezlea

Pierre Topet Etxahun koblakariaren bizia ikertzen behar zuela hasi. Baina ia agiririk ez hari buruz. 1950eko hamarkadaren bukaera zen, eta Agenen (Frantzia) irakasle zegoen Jean Haritxelar. Irakurri zuen Etxahunek pasarte batean aipatua: «Ni Agenen libratu...». Zoria egokitu. Eta Agengo artxibategiak miatzeari ekin zion Haritxelarrek. Eysses presondegiko agiri batzuetan atzeman zuen Etxahunen berri. Eta handik aurrera ezin gelditua izan zuen koblakariaren gaineko ikerketa. Frantziako Ikerketa Zientifikoetarako Batzordearen baimen bat eskuratu zuen, eta irakasle gisako soldata bat, hiru urterako, 1959tik aitzina. 1968an bukatutzat eman zuen ikerketa, eta 1969an eman zuen argitara. Bi tesi izan ziren azkenean; Etxahunen biografia eta kantuen azterketa jaso zituen lan batean; Etxahunen kantuen edizio kritikoa idatzi zuen bestean. Etxahunen bizia eta bertsoak gaur egun ezagunak baldin badira, Haritxelarren lan hark horretan eragin handia izan zuela uste dute ikerlari askok. Eta, bitxiena, ikertzen hasi zenean Haritxelarrek ez zuela batere menderatzen Etxahunen euskalkia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu