Txiki, iletsu, leguna da Platero; azalez hain biguina ta dana linaberazkoa dala, hezurrik ez daukala esan liteke. Haren begien azabatxezko ispiluak bakarrik dira gogorrak, bi leiarrezko kakarraldo iduri. Nik hura askatu ta ba-doa larratzera ta loretxo gorri, urdin et horiai maite egiten die epelki, bere muturraz ozta-ozta ukitzen ditularik... Nik ari «Platero?» goxoki dei egin eta ba-datorkit taka-taka alai batekin, parre antzean, ez dakit zer ametsezko txintxil hotsekin...
NARRAZIOA (HASIERA)
Itzulpena: Bingen Amezaga.
Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania.
Itzulpenaren argitalpena: Florencia & Lafon (Montevideo), 1953.
Azalpena: Plateroren Urtea izango da 2014 Espainiako hainbat herritan, Platero y yo-ren argitalpenaren lehen mendeurrena ospatzeko. Bingen Amezaga izan da haren lehen euskal itzultzailea; ez, ordea, bakarra.
Literatura. Pasarte hautatua. Juan Ramon Jimenez
'Platero ta biok'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu