Igandean izango da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta, haren atarian, kanpaina bat abiatu du BERRIAk, Unibertso bat euskal literaturarentzat izenpean. Gaur hasi eta maiatzaren 7ra artean, hemeretzi argitaletxek liburu bana izango dute salgai BERRIA Dendan, euskal literaturaren unibertsoari ikusgaitasuna emateko asmoz.
«Helburuak argiak dira: euskarazko liburuak bultzatzea eta irakurzaletasuna sustatzea», azaldu du Ane Fernandez BERRIAko promozioen arduradunak. Bada bolada bat egunkariko marketin saila hainbat argitaletxerekin lanean hasi zela, liburuen hilabeteko promozioak adostuz, baina, kanpaina berriarekin, beste dimentsio bat eman nahi izan diote elkarlan horri. «Urte osoan ditugun lankidetzak indartzea eta euskal literaturarekin daukagun konpromisoa berrestea ere bada egitasmoaren helburua».
Horretarako, nobedade bat eskatu diote argitaletxe bakoitzari, iazko udazkenetik aurrera argitaratu duten lan bat, alegia. Hemeretzi dira denera euren ekoizpen berrieneko ale bat jarri duten argitaletxeak, eta, generoen aldetik, «eskaintza aberatsa» osatu dela nabarmendu du Fernandezek.
Salneurriei dagokienez, liburu bakoitzak bere prezioa izango du, baina BERRIAlagunek %15ko deskontua izango dute guztietan, eta bidalketa gastuak doan izango dira, BERRIA Dendan ohi denez.
Ondorengoa da euskal liburuei irekitako bi asteko plazan topatu ahal izango diren lanak:
LIBURUAK
Iratxoak eta basoko sorginkeria
Argitaletxea: Mezulari
Egilea: Maider Avila Arenas.
Marrazkiak: Ivan Oneka Basaldua.
Kantuak: Iñigo Arrasate Lauzirika.
Prezioa: 9,95 €
Erresistentziarako gorputzak: bollerak
Argitaletxea: Susa
Egilea: Eva Perez-Pons
Prezioa: 12 €
Orreagako kronikak. Munjoie!
Argitaletxea: Erein
Egilea: Juan Luis Landa.
Prezioa: 18,00 €
Lurraz beste
Argitaletxea: Txalaparta
Egilea: Garazi Arrula Ruiz
Prezioa: 17 €
Alexander Wolfen mamua
Argitaletxea: Igela
Egilea: Gaito Gazdanov.
Itzulpena: Josu Zabaleta.
Prezioa: 21 €
Puta zikinak. Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka
Argitaletxea: Katakrak
Egileak: Juno Mac, Molly Smith
Prezioa: 25 €
Anker
Argitaletxea: Harriet
Egileak: Gregorio Muro Harriet, Alex Macho, Garluk Agirre
Prezioa: 27 €
Humanitatearen une gorenak
Argitaletxea: Alberdania
Egilea: Aritz Galarraga
Prezioa: 18,40 €
Maite nau, ez nau maite
Argitaletxea: Desclee
Egilea: Gwladys Constant
Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra
Prezioa: 16,90 €
Afaltzera etorri zen tigrea
Argitaletxea: Denonartean
Egilea: Steve Smallman
Itzultzailea: Jone Hualde
lustratzailea: Joelle Dreidemy
Prezioa: 15 €
Bichta éder
Argitaletxea: Elkar
Egilea: Eneko Bidegain
Prezioa: 24 €
Desberdinen kluba
Argitaletxea: Ttarttalo
Egilea: Cati Baur
Ilustratzaileak: Cati Baur eta Christophe Bouchard
Prezioa: 15,00 €
Xiberoako xendak
Argitaletxea: Sua
Egilea: Robert Larrandaburu
Prezioa: 23,10 €
Joanes Etxeberri andereñoen erresidentzia
Argitaletxea: Txertoa
Egilea: Pakita Arregi
Prezioa: 17,50 €
Besarkada bat SUSIri
Argitaletxea: Xarpa books
Egileak: Julio Santos eta Patricia Perez
Prezioa: 13,50 €
Ibai ahoak
Argitaletxea: Balea Zuria
Egilea: Aritz Pardina Herrero
Prezioa: 13,50 €
Maskulinitateak
Argitaletxea: Jakin
Egilea: R. W. Connell
Itzulpena: Ane Garcia Lopez
Prezioa: 25 €
Mare, ilargiari poemak
Argitaletxea: 1545
Egileak: Hainbat
Ilustratzailea: Udane Ansa Iragorri
Prezioa: 25 €
Munduari bira eman zion ontzia
Argitaletxea: Pamiela
Egilea: Joseba Sarrionandia
Irudiak: Ares
Prezioa: 18,00 €