Kultura

Praileaitz ondoan beste kobazulo bat topatu dute, baina ez dakite nolako balio arkeologikoa duen

2007ko azaroaren 28a
17:29
Entzun
Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak gaur jakinarazi duenez, Praileaitz (Deba, Gipuzkoa) kobazuloaren ondoan beste haitzulo bat topatu dute, baina nolako balio arkeologikoa duen oraindik ez dakitela gaineratu du. Aztertzen ari dira.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Praileaitzeko inguruak ikertzeko planaren berri eman zuen irailean, eta fase horren bigarren zatian izan da aurkikuntza. Eusko Jaurlaritzak kobazuloa babestu asmoz dekretua atera du aurten, eta hori aldatu behar den edo ez jakiteko hasi zuen inguruaren ikerketa Aldundiak.

Planaren bigarren zatian Astigarribia aldean aritu dira lanean, eta han aurkitu dute haitzuloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.