Kultura

Praileaitzen Lagunak elkarteak berraztertze helegitea jarri dio Jaurlaritzaren dekretuari

2007ko irailaren 4a
18:16
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Praileaitz Debako (Gipuzkoa) aztarnategi arkeologikoaren inguruan emandako dekretua, “Sasiolako harrobia ustiatzen jarraitzeko protokoloa baino ez da”, Praileaitzen Lagunak elkartearen ustez, eta, ondorioz, berraztertze helegitea jarri dio. Iñaki Epelde elkarteko kidearen esanetan, “arrazoi tekniko ugari dago” helegite hori jartzeko, “baina ezeren aurretik, Praileaitzi babesa emateko garaian Jaurlaritzak erabili duen harropuzkeria eta nagikeria salatu” nahi izan du Epeldek.

Jaurlaritzak uztailaren erdialdera atera zuen Praileiaitz Paleolito garaiko aztarnategiaren babesaren inguruko dekretua. Haitzuloa eta haren ingurunea bost eremutan banatzen du dekretu horrek, eta eremu bakoitzari babes maila desberdina ematen dio. Aztarnategiaren alboan dagoen harrobiak -Sasiolak- bere zereginean jarraitzea ahalbidetzen du lege horrek; besteak beste, leherketen bidez harrobia ustiatzen. Aranzadi, Debako Udala eta beste hainbat elkarte irizpide horren aurka daude. “Legeak behartu egin ditu babes dekretua ateratzera, baina hondarea babestu baino gehiago suntsitu egiten du”, dio Epeldek.

Praileaitzen Elkartearen ustez, dekretu horrek hutsune eta akats ugari du, eta horiek kontuan hartuta berraztertze errekurtsoa “bideragarria da oso”. Esaterako, Kultur Ondare Kualifikatu izendatu aurretik, hainbat alorretako azterketa zientifikoak egin behar direla diote, eta horiek ez direla egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.