Hiru hamarkada eta erdi pasa darama Toy Dolls taldeak hasiera-hasieratik bere nahia izan zena egiten: punk jantziko edo moldeko musika dibertigarria. Besterik ez da musika talde britaniar beteranoaren helburua, eta horri heldu dio bere ibilbide guztian.
Olgaren ahots karismatikoak gidatuta —marrazki bizidunetako pertsonaia batena dirudiena sarritan—, taldea punk leherketaren ostean sortu zen, 1979an, eta, hasieran Oi taldetzat jo bazuten ere, laster erakutsi zuen taldeak punk-poperako joera nabarmena. 1983an kaleratu zuen Dig That Groove Baby lehen diskoa, eta, urtebete geroago, izugarrizko arrakasta lortu zuen Nellie the Elephant haur kantuaren bertsio batekin.
1991n, Bergarako Txibiston jo zuen, eta herri berean izan zen 2005ean ere.
THE TOY DOLLS
Punk animatua
Osteguna 14: Iruñeko Zentral aretoan. 19:30ean. Lehendabizi, Crin taldeak joko du. Larunbata 16: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. 19:30ean hasiko da, eta, aurretik, Crim eta D-Tox ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu