Punka musika estilo eta mugimendu bat baino gehiago dela erakutsi nahi du Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Punk. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak erakusketarekin. Izenak berak dioen bezala, 70 eta 80. hamarkadetan sortutako musikak ekoizpen artistikoan izan duen eragina aztertu eta arte garaikidearekin duen lotura uste baino handiago dela erakutsi nahi du museoak hala. Nazioarteko 50 artista baino gehiagoren hirurogei artelanek osatzen dute Artium eta Madrilgo CA2M Centro de Arte 2 de Mayo museoak elkarlanean ekoitzitako erakusketa.
Ekoizpen artistikoan punk jarrerak eragin nabarmena izaten jarraitzen duela aldarrikatu nahi du bildumaren komisarioa den David G. Torresek. “Artisten eta joeren arteko desadostasunak gorabehera, sortzaile asko uztartzen dituen amorruzko zarata bat dago oraindik”. Hain zuzen, punka arte garaikidearen erreferente bat da egun eta hala ikusi daiteke bilduma osatzen duten hirurogei artelan baino gehiagotan.
Kultura
Punka eta arte garaikidea, elkar lotuta
Punk musikak sorkuntza artistikoan izan duen eragina ikusi daiteke Artiumek zabalduko duen erakusketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu