Rafael Moneori aitortza, Veneziako Biurtekoan

2021eko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARKITEKTURA. Rafael Moneo arkitektoaren (Tutera, Nafarroa, 1937) ibilbideari aitortza egingo dio aurtengo Veneziako Arkitektura Biurtekoak: hari emango diote urrezko lehoia. Bere belaunaldiko «arkitektorik berritzaileenetako bat» izatea nabarmendu dute antolatzaileek, baita arkitekturarekiko «etengabeko konpromisoa» erakutsi izana ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.