Red Bayko aztarnategia gizateriaren ondare izendatu izana ospatu dute
ONDAREA. Kanadako Red Bay euskal baleazaleen aztarnategia gizateriaren ondare izendapena jaso izana ospatu zuten atzo, han egindako ekitaldi baten bidez. Ekitaldian, Wanita Stone Red Bayko alkateak eta Sandy Collins Kanadako Turismo eta Kultura ministroak parte hartu zuten. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko kontseilariaren gutun bat irakurri zuten, eta Iñigo Urkullu lehendakaria hizketan jasotzen duen bideo bat proiektatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu